Bi genero?

Algunos ya sabéis que voy a clases de euskera porque quiero sacarme el título de C2 este año. Cada semana tengo un temario diferente y todos los miércoles tengo una tutoría con Maite, mi profesora, quien me corrige los textos y con la que practico la comunicación oral. Esta semana he escrito uno que según me ha comentado hoy, le ha encantado. Se lo he leído a Mar después de clase y, sorprendentemente, a ella también le ha gustado. Así que este es el texto. No estoy acostumbrada a escribir en euskera pero espero que os guste!

Bi genero?

Asteburu honetan nire lagunarekin joan nintzen bazkaltzera. Maitek hiru seme-alaba ditu (gauza arraroa gaur egun 30 urte dituen gazte batentzat). Bi seme ditu, Ander eta Gorka, eta txikiena, alaba, Lore, bi urte dituena. Lagunarekin hizketan kontatu zidan hiru txikiekin parkera joaten zenean eta ezezagunak hurbiltzen zitzaizkienean hitz goxoak esatera, ezberdintasun handia nabaritzen zuela mutilei esandako hitzen eta neskari esandakoen artean. 

Loreri, txikiari, bere itxuraren inguruan “polita” eta horrelakoak esaten dizkiotela eta mutilei ordea, “indartsu” eta “azkar” modukoak. Egoera analizatuz gero, ohartzen gara nesken ezaugarri garrantzitsuena edertasunak dirudiela eta mutilenak, berriz, ausartasuna eta trebetasuna. 

Ezberdinak al dira sexua eta generoa? Gizarte zientzialariek bi termino ezberdin erabiltzen dituzte desberdintasun biologikoak eta sozialki eraikitakoak izendatzeko. Lehenengoari sexua deritzo eta bigarrengoari generoa. Gaur egungo gizartean emakumeak eta gizonezkoak zertan ezberdintzen gara? Duela urte batzuk emakumeek ez zuten lanik egiten, ez zuten galtzarik erabiltzen “gizonezkoen arropa baitzen” eta etxeko ardura guztiak zituzten. Baina gaur egungo bizimodua ez al da erabat aldatu? Beharbada, ez nahi izango genukeen adina, baina eraldatu da. 

Zer da maskulino edo femeninoa izatea? 1etik 10era neurgailu bat dugula dirudi eta pertsonak beraien generoaren arabera zein gizon edo emakume den epaitzen ditugula. Emakumeek ilea dugu gorputzean eta gizon batzuk titiak dituzte. Nik kolore urdina dut gustuko eta nire anaiak arrosa. Nire lagun baten ahizpari emakumeak gustatzen zaizkio eta bere osabari gizonezkoak. Nire ahizpak 110 kilo altxatzen ditu eta nire osabak 80. 

Ez du zentzurik estereotipo batzuk asmatu eta bakoitza jaio den genitalengatik pertsona bat mugatzeak. Zertan eragin dezakete pertsona batek dituen genitalek eraikuntza sozial honetan? Denok ados gaude pertsonak azal koloreagatik diskriminatzeak ez duela zentzurik, beraz, zergatik egiten dugu hori sexuaren arabera? 

Nire iritziz, ez dauka zentzurik mundua bitan banatzeak. Pertsona bakoitzak bere gustuak eta izaera ditu eta dualtasunean banatzeak bakoitzaren indibidualtasuna galtzea bakarrik eragiten du. Bai edo ez, itsusia ala polita, txuria edo beltza eta neska edo mutila. Agian, arruntak eta grisak gara gehienak, eta batez ere, pertsonak. Beti izan dudan galdera da: ni beste genitalekin jaio izan banintz, zein izango nintzateke? Gustu berdinak izango nituzke? Edo gizarteak ezberdin tratatuko ninduke eta, beraz, nire izaera eta gustuak ezberdinak lirateke?

Anne izan beharrean Alex izango banintz, orain naizen pertsona izango nintzake edo gizarteak niregandik espero lukeena egingo nuke? Tontakeria dirudi galdera honek, baina pertsona transexualek bizi duten presioa ezin dut ezta imajinatu . Ez dut ulertzen pertsona batek zergatik justifikatu behar duen nor den. Ez dut ulertzen zergatik ezin garen nahi dugunak izan, zergatik garen etiketa horien esklabo. 

Zein litzateke irtenbidea, etiketa gehiago sortu edo etiketak kentzea? Etiketa gabe ez dago onarpenik, baina etiketek mugatu egiten gaituzte. Gauza bat argi dago: ni, ni naiz eta zu, zu.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: